XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Sat[ur] - Baita zera ere! Zeruan mutilzarrei bizi-eziña sortzen dabiltzala uste al-dezu? Izango dute aurreragoko lanik!

Uj[entu] - (Berriro atzeko atetik agertuaz). Don Satur! Don Satur! Txilibistro'nekoak eztu joan nai! Gaiñera or dituzu Intxaurraldenekoa ta Etxaluzenekoa. Biak lenbailen zurekin itzegitera etorri dira. Oiek ere, kontuak garbitzera. Zer egingo det orrenbestekin? DDT autsak botako al-dizkiet?

Sat[ur] - Nik ez diat ezertxo ere, andre oiei esateko. Konpon adi al-dekan bezela beroiekin. (Ba-dijoa Ujentu). Job santua ere bere onetik ateratzekoa da au! Ezin diot emakume bati begiratu, jendea botikara kontu eske etortzeke. Andre oiek guziak, neregandik itzen bat edo begirasunen bat artu duten beste ainbeste neskatxen amak dira. Aurrean jarriko ba-litzaizkit, itz gogortxoak esan bearko nizkieke. Naiago det iñor ez ikustea.

Uj[entu] - (Berriro atzeko atetik) Beste bi andre zurekin itzegin nairik, nagusi. Nik eztakit zer egin ere. Berorrekin itzegin nai omen dute. Oraintxe bertan, gaiñera.

Sat[ur] - Botaitzak kalera! Errukirik gabe. Kalera ortik denak! (Ujentu ezkutatzen da agertu dan atetik).

Lor. - Ba-noa, Satur.